ES     EU     EN

 https://unetxea.org/irudiak/icono-X-web2.jpg     https://www.unescoetxea.org/irudiak/icono-facebook-web.jpg    https://www.unescoetxea.org/irudiak/icono-youtube-web.jpg

 

 

UNESCOREN ESKOLA ELKARTUEN SAREA (PEA sarea)

 

 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo-redpea-eus2022tx.jpg

 

 

 

 

 

 

 

Zer da UNESCOren Nazioarteko Eskola Elkartuen Sarea?

 

UNESCO Eskola Elkartuen Sarea (PEA sarea) hezkuntza-programa bat da, 1953an sortua, mundu osoko hezkuntza-erakundeak lotzen dituena hezkuntzarako eskubidearen eta hezkuntza eraldatzailearen defentsan, bakea, kulturarteko elkarrizketa, garapen jasangarria eta kalitatezko hezkuntza sustatuz.

 

PEA sarea -hezkuntzaren kalitatearen eta berrikuntzaren motorra- inplementazio-mekanismo eraginkorra da Garapen Jasangarrirako 4. Helburuaren -Hezkuntza 2030- 4.7 jomuga lortzeko; horrek barnean hartzen ditu Munduko Herritarrentzako Hezkuntza (MHH) eta Garapen Jasangarrirako Hezkuntza (GJH).

Sarea 182 herrialdetako 12.000 ikastetxek baino gehiagok osatzen dute, eta UNESCOk Parisen duen egoitzatik koordinatzen dira.

 

 

Nola koordinatzen da Sarea?

 

Sarearen mundu-koordinazioa UNESCOren Eskola Elkartuen Sarearen Nazioarteko Koordinaziorako Unitateak egiten du.

 

Herrialde bakoitzaren barruan UNESCOren Batzorde Nazionalak arduratzen dira eskolen sarea koordinatzeaz, baina Espainiako estatuan salbuespen bat dago:

 

Eskolek aukeratzen dute Estatuko Koordinazioaz arduratuko den pertsona, 4 urtez berritu ahal izateko. UNESCOrekin Lankidetzarako Espainiako Batzordeak hautaketa hori berretsi ondoren, Nazioarteko Koordinazio Unitateak izendapena gauzatuko du.

 

Estatuko koordinatzailea UNESCOren eta Espainiako Batzordearen hezkuntza-proiektu eta lehiaketei buruzko informazioa eskolei helarazteaz arduratzen da, baita Sarearen esparruan egindako nazioarteko foroetan elkartutako eskolak ordezkatzeaz ere. Gaur egun,  Sarearen Espainiako koordinatzailea Luisa Márquez da.

 

Estatuko koordinazio horrez gain, koordinatzaile autonomikoa ere badago, erkidego bakoitzeko ikastetxeek 4 urtean behin aukeratzen dutena. Bere komunitateko eskolak dinamizatzeaz eta sarean parte hartu nahi duten eskolen eskaerak izapidetzeaz arduratzen da, besteak beste.

 

Koordinatzaile autonomikoek eta ICOMOSeko kide den Ondareko espezialista batek babesten dute Estatuko Koordinazioa.

 

 

Eskola elkartuak Espainian

 

Espainian, 197 eskola elkartu daude. Askotariko eskolak dira: publikoak, itunduak eta pribatuak, Haur Hezkuntzakoak, Lehen Hezkuntzakoak, Bigarren Hezkuntzakoak, Hezkuntza Bereziko Eskolak, Lanbide Heziketakoak, Arteetakoak eta Hezkuntza Zientzien Fakultate bat. Autonomia-erkidego gehienetan banatuta daude: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear Uharteak, Kanaria Uharteak, Kantabria, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Galizia, Madril, Melilla, Murtzia eta Euskal Autonomia Erkidegoa.

 

Eskolek sarean egiten dute lan, proiektu kooperatiboen eta partaidetzako proiektuen bidez. Proiektu horietan hezkuntza-berrikuntza eta sormena sustatzen dituzte eta ikasteko metodologia berriak bultzatzen dituzte hiru jarduera-esparrutan: herritartasun globala eta giza eskubideak, garapen jasangarrirako hezkuntza, eta kulturarteko elkarrizketa eta ondarea.

 

Era berean, sareko proiektu guztien helburua da ikasleak ahalduntzea ezagutzaren, gaitasunen, jarreren eta balioen bidez, eginkizun aktiboa izan dezaten bai garapen jasangarrian eta bai gizarte bidezkoagoak, baketsuagoak eta errespetuzkoagoak eraikitzen.

 

Gaur egun, Luisa Márquez da Estatuko koordinatzailea, eta aipatzekoa da hura koordinazio-lanetan ari den bitartean, Siena taldearen eta Magisterio egunkariaren 2022ko "hezkuntzaren protagonisten" saria eman zaiola Espainiako PEA sareari.

 

 

Eskola elkartuak Euskadin

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren lankidetzari esker, UN Etxeko hezkuntza-arloak, ikastetxeen sarearen Estatuko koordinazioan laguntzeaz gain, sareko kide diren Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen koordinazio autonomikoa ere gauzatzen du: gaur egun, Eva Quiroga da EAEko koordinatzaile autonomikoa, UN Etxeko hezkuntza-teknikaria.

 

Honako hauek dira Euskadin sareko kide diren eskolak:

 

Araban:

   

 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_PEA_Carmelitas.jpg 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_PEA_geroaeskola.jpg

https://unetxea.org/irudiak/Logo_PEA_Menesianos-Nanclares.jpg

 

 

 

Bizkaian:

https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_PEA_Artxandape.jpg

 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_PEA_Lauaxeta.jpg

https://www.unescoetxea.org/irudiak/logo-pea-sanfelix.jpg

https://www.colegiosanpelayo.es/wp-content/uploads/2019/09/logosanpelayo-300x150.png

 

 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_PEA_la_mennais_bilbao.jpg

 

https://unetxea.org/irudiak/Logo_PEA_lamennais-stamaria.jpg

 

https://unetxea.org/irudiak/logo-pea-elcarmen2.jpg

 

 

 

  https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_PEA_lauroikastola.png

 

 

 

https://unetxea.org/irudiak/Logo_PEA_Otxarkoaga.jpg

 

 

 

 

 

Gipuzkoan:

 

 

https://www.uzikastola.eus/wp-content/uploads/2018/12/logo-uz-ikastola-300x263.jpg 

https://zumaiena.eus/wp-content/uploads/2018/06/Zumaiena-2.png

https://www.unescoetxea.org/irudiak/logo-pea-zumaiakoherrieskola.jpg

https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_PEA_TokiAlai.jpg

 

 

Koordinatzen du:

 

 

Sarearen urteko topaketak

 

Espainiako PEA sareko eskolak urtean behin biltzen dira Estatuko topaketa batean. Topaketa hori txandaka egiten da autonomia-erkidegoetan zehar.

 

Topaketa horietan esperientziak eta materialak trukatzen dira, Batzar Nagusia egiten da, eta bertan onartzen da hurrengo ikasturterako ibilbide-orria, eta hauteskundeen urtean Koordinaziorako hautagaitzak bozkatzen dira.

 

2002an, UN Etxeak antolatu zuen topaketa hori, Euskadiko eskola elkartuekin batera, Bilbon, uztailaren 2tik 6ra bitartean.

 

Handik 20 urtera, 2022an, Zumaian egin zen Sarearen Estatuko XXXIV. Topaketa. Zumaiena Ikastetxea, UN Etxea eta Eskola Elkartuen Estatuko Koordinakundea izan ziren antolatzaileak, eta 2030 Agendarako hezkuntza hartu zen ardatz gisa.

 

 

https://unetxea.org/wp-content/uploads/2022/10/UNESCO-PEA-Zumaia2022tx.jpg

 

Irudia: PEA sarearen Estatuko XXXIV. Topaketa Zumaian

 

 

 

Nola egin dezakezu bat gurekin?

 

Sarearekin bat egiteko aukera zabalik dago eskola publiko edo pribatu guztientzat, bai eta agintari nazionalek onartutako irakasle-prestakuntzarako erakundeentzat ere. Eskolaurreko Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Hezkuntza Teknikoa nahiz Lanbide Hezkuntza eta irakasleen prestakuntza ematen duten erakunde formalek nahiz ez-formalek egin dezakete eskaera.

 

Sarean sartzeko prozesuan aurrehautaketa bat egiten da nazio-mailan, eta, Koordinatzaile Nazionalaren gomendioa izan ondoren, azterketa bat egiten da UNESCOk formalki onartzeko eta nazioarteko ziurtagiria emateko.

 

Honako hauek dira, besteak beste, PEA sarean sartzeak dituen abantailetako batzuk: ikasleentzako eta irakasleentzako ikaskuntza praktikorako aukerak; UNESCOren lehentasunei buruzko munduko kanpainetan, ospakizunetan eta lehiaketetan parte hartzeko aukerak; gainerako eskola atxikiekin harremanak, lankidetzak eta aliantzak ezartzea; sarearen logotipoa erabiltzeko baimena, haren erabilerari buruzko jarraibideekin bat etorrita; eta, azken batean, 1953az geroztik aintzatetsitako eskolen munduko komunitate bateko kide izatea: hain zuzen ere, balioak trukatzearen eta zabaltzearen arloan, nazioarteko ulermenerako hezkuntzaren arloan eta hezkuntza-berrikuntzaren arloan betetzen duen funtzioagatik aintzatetsitako komunitate batekoa.

 

PEA sareko kide izateko betebeharrak dira, lehenik eta behin, UNESCOren balioak eta printzipioak defendatzea, eta, bigarrenik, zenbait lan egitea, hala nola: lanerako plan bat aurkeztea eta urteko txostena bidaltzea koordinatzaileari, ikasturte bakoitzean gutxienez sareko proiektu, lehiaketa edo kanpaina batean parte hartzea, eta Nazio Batuek aldarrikatutako nazioarteko bi egun ospatzea gutxienez.

 

Espainian, koordinatzaile autonomikoarekin harremanetan jar daiteke kide izateko eskaerari hasiera emateko.

 

 

Nora jo behar dugu?

 

Sarearekin bat egin nahi izanez gero, koordinatzaile autonomikoarekin harremanetan jar daiteke interesa duen eskola, kide egiteko prozesuan lagun diezaion.

 

Eva Quiroga Vázquez: e.quiroga@unetxea.org

 

 

Informazio gehiago:

 

                    http://www.unescoetxea.org/irudiak/logo_instagram.gif