ES     EU     EN

 https://unetxea.org/irudiak/icono-X-web2.jpg     https://www.unescoetxea.org/irudiak/icono-facebook-web.jpg    https://www.unescoetxea.org/irudiak/icono-youtube-web.jpg

 

 

UNITATE DIDAKTIKOA.

Pertsonak: Denak berdinak, denak desberdinak. LH 5. eta 6. maila.

 

 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/PERTSONAK-Unitate-didaktikoa.jpg

 

 

 

 

 

 

 

Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklora zuzendutako hezkuntza-proposamen honek, eskubideen, inklusioaren, dibertsitatearen eta desberdintasunen murrizketaren gaiak landu nahi ditu, haurtzarotik nerabezarora bitarteko aniztasunak balioetsiko dituen herritar kritikoak sortzen laguntzeko, Agenda 2030ren esparruan.

 

Unitate didaktiko honek Todas Juntas - Guztiok Batera proiektuaren baitan sortu da. Prioektu honek UNESCO Etxeak 2019an bultzatu zuen, AMUGE (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea), Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Munduko Landagunea (WRF), Emakumeak Aniztasunean eta GEHITU (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen Elkartea) lantalde kide ditu ere, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (GLEA) babesarekin.

 

Gida hau 3 jarduera nagusik eta 2 ebaluazio-jarduerek osatzen dute, eta 3 orduko saio bakarrean edo ordubeteko 3 saiotan egin daitezke.

 

Helburuak:

  • Pertsonen aniztasuna, balio demokratikoak eta giza eskubideak errespetatzea eta ulertzea.

  • Eskolatik Agenda 2030en Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzen laguntzea.

 

Lantzen diren edukiak:

  • Pertsona dibertsitatea (kulturala, belaunaldikoa, generokoa, afektibo-sexuala, funtzionala...).

  • Aurreiritziak, ikasleei beren gizarte-balioak ezagutzeko aukera emango dieten baieztapen moralei buruzko gogoeta-dinamiken bidez.

 

Oinarrizko gaitasunak:

  • Hitzez, hitzik gabe, hizkuntza-, literatura- eta teknologia digitalarekin komunikatzeko gaitasuna.

  • Ikasten, pentsatzen eta izaten ikasteko gaitasuna.

  • Elkarbizitzarako, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

  • Ekimenerako eta ekiteko espiriturako gaitasuna.

  • Arterako gaitasun.

  • Gaitasun motorra.

 

 

https://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_pdfnew.png   Deskargatu unitate didaktikoa